lunes, 9 de noviembre de 2009

Prometeus iruzkina

Prometeus iruzkina:





Ondoren dugun bideoa teknologien garapen ingurukoa da; XX. mendeko aurkikuntzarik garrantzitsuenari buruz; Internet hain zuzen. Bideo honetan, Interneti esker gizarteak izango duen bilakaera nagusia aztertzen du.

Interneti esker gaur egun nahi ditugun gauza asko eskura ditugu eta beraz, azken hamarkadetatik hona egon diren aldaketen eragile nagusietakoa dugu Internet. Hala ere, gauza guztiak bezala, oraindik aldatzeko margen handia dauka eta hemendik aurrera gelditzen den lana handiagoa baita. Gauza da, aldez aurretik ez dagoen gauza sortzea askoz zailagoa dela; jadanik daukaguna berriztatzea baino. Internet beraz, arlo askotara zabaldu dezakegu; kirola, hezkuntza, eguraldia, denbora librea…

Guri dagokionez, hezkuntzaren arloan kokatuko gara eta esan beharra dugu; edozein arloarekin gertatzen den moduan aurrerakuntza asko ere ekarri dizkigu. Modu honetan; haurrentzako eta klasean lantzeko milaka joko interaktibo sortu dira eta horrek haurrak teknologia berrietara hurbiltzea lortu du. Gainera, haurrak gero eta adin txikiagoetan (nire praktiketako klasean 3 urterekin) hasiko dira teknologiekin harremanetan. Beraz, gure esku dago ondorengo haurrei, teknologia moderno eta berriak erakustea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario