jueves, 12 de noviembre de 2009

Blogak hezkuntza arloan

Bloga hezkuntzan erabiltzea ezinbestekoa dela uste dut. Klasean, hezkuntzari buruzko blog desberdinak ikusi ditugu eta euren barruan zeuden ideia eta iritzi guztiak irakurrita, gure klasean eta haurrekin lan egiteko aplikagarriak direla uste dut.

Irakasleentzako baliabide berria bada ere, gurasoek eta eskola osatzen duten beste kideek osatu beharko lukete. Modu horretan, kontaktuan egoteko beste modu berezi bat izango litzateke. Ez bada harreman zuzena eta aurrez aurrekoa, bi pertsonen artean hitz egiteko aukera paregabea da. Gainera, gaur egun, bilera asko eta asko ez egitea ekar zezakeen. Normalean, tramite moduan hartzen diren bileren amaiera ekar dezake eta blogaren bidez komunikatu. Horrekin batera, gurasoekin kontaktu zuzena eta egunero kontaktua izateko aukera ere eskaintzen du eta bere umeak izan ditzakeen arazo edo zailtasunak bertan ikusi.

Honek ekarri ahal dituen alde txarra pribatua ez dela da. Hau da, mundu guztiak ikus dezake zure informazioa, beraz erabiltzeko orduan kontu handiz egingo dugu. Modu honetan, haurren inguruko informazioa ere mugatuko dugu. Gainera, gurasoentzako eskola material asko ere blogean ipintzeko aukera izango dute irakasleak eta hortaz, klaseko ekintzekin harreman zuzenean egongo lirateke gurasoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario