miércoles, 14 de octubre de 2009

web2.0. bideoaren iruzkina



Iruzkina:
Euskaltuben ikus ditzakegun bideoari buruzko iritzia emateko orduan, zaila iruditu zait; bideoa oso arin doalako eta informazioa jasotzeko behin baino gehiagotan ikusi behar izan dut. Bideoan,orokorrean, Web 1.0.etik Web 2.0.rako aurrerakuntza teknologiko aztertzen da.

Irakasgai berri honetan, hainbat kontzeptu berri ikusiko ditut eta horien artean web 2.0. izan da. Orain arte, ezezaguna den kontzeptua zen, nahiz eta konturatu gabe egunero erabiltzen dugun eta oso modan egon; bakoitzak bere argazkiak…igotzeko.


Beraz, lehen gure esku ez genituen hainbat ate irekitzen dizkigu programa honek; askatasun osoz gure iritziak emanez… Askatasun horrek ere muga dauka eta kontu handiz ibili beharko gara sarean zehar. Nahiz eta orain gure parte hartzeak garrantzi gorena izan, gure gainetik dauden pertsonak daude eta informazio pribatuena ere ikus ditzakete.


Hortaz, nahiz eta aukera oso ona izan edozein pertsonarekin harremanetan jartzeko eta elkarren lanetan asko aurreratzeko; edozein gauza bezala arriskuak ere baditu eta horiek maneiatzen jakitea ere gure esku egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario